XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Lehengo eskari onek, Jainkoak mundu berria azken egunean sortaraziko duen ekin-aldia du bereiziki gogoan.

Jainkoaren asmoak erabat burutu eta Bere izena santu izango dan azken egunaren etorrera eskatzen dugu.

Jainkoak Bere aitatasuna mundu osora bete-betean zabalduko duen eguna, alegia.

Eta bitartean, kristauak eskari au esaten duelarik, badaki Jainkoa asia dala Bere santutasuna agertzen: Bere Semeagan agertu digu, eta Espirituaren bidez eman.

Jainkoak guregan santu egin du Bere izena, guk ere besteengan egin dezagun (Mat 5,15; Jo15,8) (26) Eliz-gurasoek alderdi au sarri ikutu dute. Ikus adibidez Tertuliano-k diona: Santu izan bedi zure izena esatean, guregan santu izan dedila eskatzen diogu, Berarengan gaudelarik... baina baita ere, gizaki guziengan santu izan dedila (H. HAMMAN, gorago aipatutako liburuan 22 orr.).

Eskari au, lehenik Jainkoari begira egina da, Aren aitatasuna mundu osora zabaldu dedin.

Baina, otoitz au ez da egiazkoa izango, kristauak Jainkoaren burubideen alde lan egiteko gogo bizia ez balu.

Kristo-k Aitaren aintzaren bila eta gizakienganako zeukan lehia kristauak berritzen du eskari au egitean: Zure izena ezaguerazi diet eta ezagueraziko, Zuk didazun maitasuna aiengan egon dedin, eta Ni aiengan (Jo 17,20).

ETOR BEDI ZURE ERREINUA

Asieran dei egin diogun Aitari zuzendua da eskari au.

Beraz, Jainkoaren erreinuaren etorrera eskatzen dugu.

Erreinu itzak zer adierazi nahi duen, eta esaera au nola sortua den azaldu behar litzake emen (27) Ikus R. SCHACKENBURC, Reino y reinado de Dios, Madrid 1967. Liburu ontan arki dezakezu eskari oni dagokion teoloji guzia.

Gaia argitzeko beharrezko diren testo bakar batzuk emango ditut.

Errege eta erreinuaren irudia erabili da Itun zaharrean Jainko eta Israel-erriaren ar-emanak adierazteko (Deut 33,5; Ebazleak,8. 23;1 Sam 8,7).

Jainkoak zaindu, zuzendu eta bildu egiten du Bere erria.

Errege deitura onek, Jainkoak Bere erriarentzat duen arreta, maitasuna eta leialtasuna adierazten du.

Ez da itz utsa.

Asieran, Jaunak Bere ordezko bat aukeratu du errege Israel-go erria zaindu dezan (1 Sam 10,24;16,12;1 Sam 7,12-16).

Baina Israel-go errege-aulkia, atzerriratzearekin erabat ustu zanean, Jainkoak azken aldietarako ekarriko zuen erregetza zuten berriro amets israeldarrak.

Atzerrialdian eman ziteken berrionik ederrena auxe zen: Zure Jainkoa Errege da (Is 52,7).

Israeldarrek amesten zuten Jainkoaren azken erreinua, Kristo-k gerta-arazi zuen munduan: (...).